Tumgik
#emakumeidazleak
erditu · 7 years
Text
Maitasunean eta gerran
Alabari zera esango diot:
‘Gizonak datozenean
su hartu’
.
0 notes
erditu · 7 years
Text
Atsekabearen esku tristeak ilean trabatuta dauzka
Lo igarotzen du eguna
bi munduetan egiten du zurekin amets,
odola goldatzen du umetokitik barrura eta kanpora,
zink usaina dariola esnatzen da.
  Orgasmoak baretutako bihozmina,
bihozminak areagotutako orgasmoa.
  Jainkoa gelan zegoen
gizonak andreari esan zionean
bihotzez maite zaitut
bildu nazazu zure hanken artean
sar nazazu zure  barrura
sar nazazu sar nazazu
sar naza zu sarnaza zu
sarnazazu
  Batzuetan, bere titiburua
gizonaren ahoan sentitzean xuxurlatzen zuen
    Allah-
Hau ere, izatez, gurtza modu bat da
  Begi atseginen laguna lurperatu zuen
azken aldian lore usaina zegoen.
Frangipani, bere aurpegia gizonaren koltxoian
lurperatu zuen azken aldian.
  Bere aldakek
motrailuak bezala
ehotzen dute
kanela eta iltzea,
Gizona atera egiten denero:
           galera.
  Warsan Shire, Her Blue Body
0 notes
erditu · 7 years
Text
Jainkoarekin igeri egiten saiatzen
Istaqfurulah
 Amak dio hiri hau gure emakume guztiak hiltzen ari dela pixkanaka;
bizkarrez igeri egiten ikasiz kiroldegi munizipalean.
Kadija-n pentsatzen dut, nola bere gorputzak kale egin zion
etxebizitza bloketik beherako bidean.
  Irakasleak esaten digu ur azpian
arnasa gehien aguantatu duen gizakiak
19 minutu eta 21 segundo iraun zituela. Etxean bainua hartzen,
nire ilea mahatsondoak bezala harrotzen da gainazalera, murgilduta
gelditzen naiz jasan ezin dudan arte, nire atzamar artetik 
irrist egin dizkidaten gauza guztietan pentsatzen dut.
  Inna lillahi Wa inna ilaihi Rajioon.
  Amak dio inork ezin duela ekidin –
gorputza Jainkoarengana itzultzea,
  baina erori zen modua, aurpegia aurretik,
lokatzera,
ahoa lurrez, airez, hortzez, odolez
beteta,
kotoi zurizko baati bat jantzita,
ilea solte eta ounsi-z ilundua,
nire buruari galdetzen diot ez ote zuen
Kadijak uste
  gainazalera aterako zela.
.
0 notes
erditu · 7 years
Text
Sortua izan zinen
Gure ezkontza sekretuko gauean
bere ahoan promesa bezala heldu ninduenean
mihia nekatu eta loak hartu zuen arte,
esna geratu nintzen oroitzapena bizirik mantentzeko.
  Goizean ohera itzultzeko erregutu nion.
Berandu zebilenez, orkatiletan muxu eman eta alde egin zuen.
Sekretu bat bezala igaro nituen egunak bere ohean
bere amak aurkitu ninduen arte.
  Nire urrezko eraztuna erakutsi nion.
Bere aurrean paratuta egon nintzen biluzik,
eskuak astindu nituen bere aurpegian.
Lurrean hondoratu eta negar egin zuen.
  Senarraren hiletan, inork ez zekien nire izena.
Izeben atzean eseri nintzen,
oliotan bustitako datilak zurrupatzen zituzten.
Dastatu zuen azken gauza ni izan nintzen.
0 notes
erditu · 7 years
Text
Zuen aita azkenekoz ikusi genuenekoa
Ospitaleko aparkalekuan eserita zegoen
maileguan hartutako kotxe batean, eraikineko leihoak zenbatuz,
horietatik bere akatsarengatik gorritutakoa zein ote zen
asmatu nahian.
0 notes
erditu · 7 years
Text
Sua
    i
 Alde egin behar zenuen goiz hartan
atariko eskaileretan eseri zen,
soinekoa hankartean tolestuta,
Marlboro Lights paketea
oinutsen ondoan, azazkalak margotuz
esmaltea gogortu arte.
Amak deitu zuen:
  Nola jo egin zaituela?
Zure aitak ere jotzen ninduen
baina ez nuen sekula abandonatu.
Fakturak ordaintzen ditu
eta etxera itzultzen da gauero,
zer gehiago nahi duzu ba?
 Gau horretan esmaltea hortzekin triskatu zuen
zazpi urtetan zehar partekatu zenuten ohea
brillantinaz eta odolez zipriztinduta zegoela ematen zuen arte.
        ii
 Hotelerako bidean, oroitzen duzu
mutil-koskorra zineneko hileta hura,
logelan hiltzeraino erre zen
bikote batentzako entierro bikoitza.
Emazteak senarraren amorantearen
bisita jaso zuen,
bikotearen sukaldean bere gorputz biluzia desfilatu zuen
emakume gazte eta ederrak,
marka haragitsu txikiz jositako bularrak eta
hurrupatu eta ubeldutako bizkarra erakusteraino igoz soinekoa,
ondoren berriz jantzi
eta ate nagusitik irten zen.
Emazteak, senarra etxera noiz iritsi zain,
likido sukoiz blaitu zuen bere burua. Iritsi zenean
salto egin zuen haren gainean, hankak bere soinean lotuz.
Senarrak, bat-bateko premiak harrituta,
logelara eraman zuen emaztea,
eta hau zangarteka jarri zitzaion ohearen gainean, senarraren aurpegia
bere bularraren kontra eutsi eta pospolo bat piztu zuen.
   iii
 Gizon gazte batek agurtu egiten zaitu igogailuan.
Matrailetan zentimoak ezkutatuta balitu bezala egiten dizu irribarre.
Bere zapatei begira zaude esaten dizunean
hotel honetako gelak itogarriak dira.
Bart ohean nintzela zin egiten dizut uste nuela
gorputza sutan neukala.
0 notes
erditu · 7 years
Text
Sukaldea
Papaia erdia eta esku bete sesamo-olio;
   azkenaldian, zure senarraren burua beste nonbait ibili da.
 Eztizko datilak, ahuntz-esnea;
    gatzak puztutakoa lasaitu nahi duzu.
 Koko-gurina eta gurin indioa;
    zure lepoaren atzealdean musu ematen dizu su artean.
 Cayenne-a eta pinazi erreak;
    zure eztarriko hutsunea eskaintzen diozu.
 Azafraia eta erromeroa;
     ez diozu galdetzen emakumeak ze izen duen.
 Mahatsondo hostoak eta olibak;
    gerritik altxa zaitzan uzten diozu.
 Kanela eta tamarindoa;
    sukaldeko mahaian etzaten zaitu.
 Larrosa-uretan bustitako almendrak;
    senarra gosetuta daukazu.
 Mango gozoak eta azukrezko limoia;
    zure zaporea ahaztuta zeukan.
 Ore ama eta kuminoa;
    Hark ordea ezin dio jaten eman, zuk bezala.
0 notes
erditu · 7 years
Text
Edertasuna
Nire ahizpa zaharrenak hankartea xaboitzen du,
kizkur-otoitza da bere ilea. Nire adina zuenean, bizilagunaren senarra
lapurtu zuen, bere izena azalean erre zuen.
Asteak iraun zizkion perfume merke eta hilzorizko haragi kiratsak.
 Goizeko 4ak dira eta keinu egiten dit begiarekin, harraska gainean tolestuz,
Bere titi txikiak zurrupadek ubelduta.
Irri egiten du, txiklea puztu eta esaten dit
mutilak haram dira, ez ahaztu inoiz hori.
 Batzuetan oihuka entzuten dut bere gelan.
Surah Al-Baqarah jartzen dugu oihuak itotzeko.
Ahotik ateratzen zaion guztiari dario sexua.
Amak Jainkoaren izena esatea debekatu dio.
*haram
*Surah Al-Baqarah
0 notes
erditu · 7 years
Text
Txoriak
Sofiak uso-odola erabili zuen bere ezkon-gauean.
Hurrengo egunean, telefonoz kontatu zidan
nola bere senarrak irribarre egin zuen izarak ikustean,
 bere sudur azpian bildu zituela izarok,
begiak itxi eta mingaina igurtzi zuela orbanean.
Senarraren baritonoa imitatu zuen,
 bere izena, Sofia,
garbi, kasto, ukigabe
xuxurlatu zionean.
Barretxoa atera zitzaigun estatikoan zehar.
 Senarraren gorespena jaso ostean, irribarre egin zuen, burua igurtzi zion,
honen ama imajinatu zuen etxean zela, izara-sirena hauek harro erakutsiz herrian zehar,
 balkoietan astinduz, soina harrotasunez puztuta,
bere besoak gorputzari lotutako hego haragitsuak,
hegan egiteko gaitasunaz ezjakin.
0 notes
erditu · 7 years
Text
Elurra
Aita mozkorra zen. Amarekin ezkondu zen
Errusiatik itzuli zen hilabetean
odolean whiskia zuela.
Ezkon-gauean, belarrira xuxurlatu zizkion
erreakzio-hegazkinei eta elurrari buruzko kontuak.
Errusieraz esan zuen hitza;
Amak malkoak kliskatu zituen eta bere esku-ahurrak
aitaren sorbalda-hezurretan barrena zabaldu zituen hegazkin baten
hegoen pare. Beranduago, arnasarik gabe, aitak bere burua
amaren izterrean jarri eta laztandu egin zuen,
bueltan ekarri zituen bi atzamar distiratsu,
bere gorputza erabiliz erakutsi zion
elurraren koloreak zeren antza zuen.
0 notes
erditu · 7 years
Text
Hezurra
Horma txiki baten tamainako neskato bat topatu dut
libre dugun gelan bizitzen. Hamabost urte nitueneko itxura bera du
mamiz eta piperrautsez betea.
Gela barruan pasatzen du egun osoa
bere izterrak neurtzen.
 Bere gorputza hasperen luze bat da.
Korridorean jotzen diozu begia.
Gau horretan elkarren ondoan etzanda gaudela
gure komunean oka nola egiten duen entzunez,
salbatu nahi duzula esaten didazu.
Noski, nola ez ba;
Hori da hoberen egitean duena:
gaixotu egiten zaitu,
laguntzeko beharrak jota.
 Ezpain bertsuak ditugu,
hark eta nik,
gizonek buruan darabiltzaten modukoak
emazteekin daudenean.
Goseak akabatzen dago.
Begirada zuzentzen didazu kontatzen digunean
nola bere aitari neskei aurpegian muturrekoak ematea
gustatzen zaion.
 Entzuten zaitut, gure gela librean, berarekin.
Zeren gose da?
Zerekin bete dezakezu?
Zer egin dezakezu, niregatik egingo ez zenukeena?
Nire saihetsak zenbatzen ditut lotara joan aurretik.
0 notes
erditu · 7 years
Text
Aititeren eskuak
Zuen aititeren eskuak marroiak ziren.
Zuen amamak hatz-koskor bakoitzari musu ematen zion,
 borobil batekin irla bat marrazten zuen bere esku-ahurrean
eta zein zati partekatuko zuten esaten zion,
zein zati utziko zuten bere horretan.
 Atzamar bat bustitzen zuen ozeanoa non egongo zen marrazteko
bere eskumuturrean, hor ematen zion musu,
bere izena jarri zion ozeanoari.
 Zuen aititeren eskuak geldoak baina presazkoak ziren.
Zuen amamak amets egiten zuen haiekin,
 atzamarrez osatutako erloju-mekanismo bat, bereganatzeko tokien bila –
mihi-azpia, lepauztaia, beheko ezpaina, oinaren arkua.
 Zuen amamak atzamarrei urte-sasoien izenak jartzen dizkio –
hatz erakuslea, bero-bolada
hatz luzea, zaparrada.
 Gau batzuetan hatz lodia ilargia da
bere saihets-azpian uzkurtuta
 Zuen aitite-amamak askotan
gela ilunetan topatzen dituzte euren buruak,
elkarren gorputzen mapak sortzen,
 herrialdeak oso-osorik aldarrikatzen
beren ahoekin.
0 notes
erditu · 7 years
Text
Maymuun-en ahoa
Maymuun-ek bere azentua galdu zuen auzoko Hezkuntza Zentroaren laguntzaz. Arratsalde gehienetan deitzen nau, urrutiko deia, gorputzeko biloak kentzeko melaza mikrouhin-labean berotzearen abantailak eta desabantailak eztabaidatzeko. Bere ahots berria sofistikatua da. Ezezagunen aurrean dantzatzen hasia dabil. Korridoreetan elkar ikusten duten bakoitzean espainolez mintzatzen zaion dominikar baten aldamenean bizi da. Badakit Maymuun-ek irribarre egiten diola, sorlekuko fluoruro-urak zikindutako hortzak bistan. Gauza berriak bizitzen ari da. Ulertzen dugu. Zubi baten parean agertzen da jaso ditugun argazkietan, bizitza osoan gorrotatu duen ume-ilea haitzarte bezala gominaz apainduta. Joan zen astean bere erantzungailuak hartu zuen telefonoa. Norbaitek gerritik altxatzen zuela imajinatu nuen, galtzetak jantzita, bere mingain berriarekin musu ematen ikasten.
0 notes
erditu · 7 years
Text
Udan galdutako gauzak
Lehengusinak Nairobitik itzuli ziren uda hartan, izebaren lorategiko harizpean borobil batean eseri ginen.
Zaharragoak ikusi nituen. Amel-en titiburu gogortuek blusa estanpatua zeharkatzeko bultza egiten zuten, gizonak gurtzara deitzeko minareteak.
Abiatu zirenean, hamabi urte neuzkan eta itxarotearen zirraragatik handituta nengoen. Irteeren atean elkar besarkatu genuen, haur etxegabeak txori-bularrekin egurrezko txin-txin bat egiten, mutil itxurakoak, gona luzedun estatuatxoak gure egungo gose bilakatzeko esperoan.
Amak bere xuxurla-ahotsa darabil telefonoan:
Ondo al daude? Ondo ari al dira sendatzen?
Ez du nahi aitak deskuiduan entzutea.
Juwariyah, nire edadekoa, nigana hurbildu eta Hilerokoa etorri zait xuxurlatzen du. Bere ilea nire ahoan dago hurbiltzen saiatzen naizenean: zer moduzkoa da? Bere ahizpengana biratu eta berea ez den algara bat zabaltzen zaio gorputzetik aiene bezala. Gogoratzen dudana baino ederragoa dago. Haietako batek belaun irekiak itxi arte estutzen dizkit. Eser zaitez neskak bezala. Nire praka laburretako zuloa ukitzen dut, lotsak azala berotzen dit.
Autoan, ama begira daukat atzerako ispilutik, larrua itsatsi egiten zait izterren atzealdera. Hankak irekitzen ditut ondo olioztatutako atea bezala, erronka eginez amari begiratu nazan eta eman diezadan galdu ez dudan hori: izena.
0 notes
erditu · 7 years
Text
Amaren lehen muxua
Zuen amari muxu eman zion estreinako mutilak gero emakumeak bortxatu zituen gerra hasi zenean. Hau osabaren ahotan entzun zuela gogoratzen du, eta gero zure logelara joan eta lurrean etzan zela. Zu eskolan zinen.
Zuen amak hamasei urte zituen muxu eman zionean. Arnasari hain luze eutsi zion, konortea galdu baitzuen.
Esnatzean soinekoa bustita eta sabelaldera itsatsita aurkitu zuen, ilargi erdien hozkadak izterretan.
Arratsalde berean lagun bati bisita egin zion, bere gelan ardoa ilegalki irakiten zuen neskato bat.
Zuen amak ez naute inoiz horrela ukitu aitortu zuenean, lagunak barre egin zuen, mahats-odol bete aho, eta segidan esku bat zuen amaren hankartean murgildu zuen.
Joan zen astean, 18. autobusa gidatzen ikusi zuen mutil hura, bere matrailak drumlin puztuak, aihen-belar orbain bat arrastaka ahoan zehar. Zu amarekin zeunden, datil zorro bat zure bularrean eutsiz, oihumin sakon bat nola askatzen zuen entzun zenuen, gidariarekin zenuen antza izugarria ikusi zuenean.
0 notes
erditu · 7 years
Text
Amak esan zizuna aitak alde egin ondoren
Ez nion geratzeko erregutu
Jainkoari erreguka nenbilelako
ez zezan alde egin.
0 notes